Itxi

Herri Kirolak

Julen Gabirondo: 'Mikel Garaialdek emandako indarrari esker irabazi dut'

Urnietako segalariak Euskal Herriko Segalari Txapelketa irabazi du gaur Asteasun eta atzo zendu zen Mikel Garaialde lagun mina izan du gogoan

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Julen Gabirondok hirugarren aldiz irabazi du gaur Euskal Herriko Segalari Txapelketa. Asteasuko Sarobe baserriko belardian jokatu da proba eta 2.571 kilo belar moztu ditu ordubeteko lanean. Bigarren Jokin Etxeberria izan da 136,5 kilo gutxiago moztuta. Hirugarren Andoni Goikoetxea izan da eta laugarren Igor Esnaola. Txapeldunak atzo hil zen Mikel Garaialde segalaria eta lagun mina izan du gogoan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)