Txirrindularitza
Irene Usabiaga: 'Orokorrean ez ditut sentsazio onak izan'
Txirrindulari ordiziarrak pistako Europako Txapelketak jokatu ditu Glasgown
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Irene Usabiagak bederatzigarren amaitu du gaur Pista Txirrindularitzako Europako Txapelketako kanporaketa modalitatean. Atzo hemezortzigarren izan zen puntuaketan eta ostiralean hamaseigarren scratchean. Ordiziarrak ez ditu sentsazio onak izan eta uste baino okerrago ibili da hiru probetan.