BEHOBIA-DONOSTIA
Etxeberria: 'Hegoa haizearekin genuen beldurra ezer ezean geratu da'
Artatutako korrikalariak ez dira ezohikoak izan, hori bai, bihotzekoak jota pertsona bat Donostiako erietxera eraman behar izan dute. Irabazleak Jaume Leiva eta Aroa Merino izan dira.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Behobia-Donostiaren balorazio positiboa egin dute parte hartzaileek. Hego haizeak ez du triskantzarik eragin artatu beharreko korrikalarien kopuruari dagokionez. Kirol arloari dagokionez, berriz, Aroa Merino kanariarrak errekor berria ezarri du ibilbidea ordubete bederatzi minutu eta berrogei eta lau segundotan geratuta. Gizonezkoetan, Jaume Leivak 2012an eskuratutako garaipena berretsi du ordubete eta 22 segundoko denbora eginez, errekorretik 3 segundora. Iraitz Arrospidek eta Ivan Fernandezek osatu du podiuna. Emakumezkoetan Maria Zornoza Gernikarra bosgarren sailkatu da. Iñigo Etxeberria antolatzailearekin hitz egin dugu 'Hiru Erregeen Mahaia'n.