SURFA
Maialen Saez: "Pro Zarautz indartu batekin egin nahi dugu aurrera"
EUSKADI IRRATIA
Maialen Saez eta Oier Illarramendi antolatzaileek Zarauzko surf txapelketaren berri eman digute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Koronabirusaren krisia lehertu aurretik ere erabakita zuten Pro Zarautz surf txapelketaren data aldatzea, apirilean jokatzea oso zaila baitzen munduko surf ligak (WSL) ezarritako baldintza berriekin.
Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan kontatu digutenez, txapelketaren proiektu indartu batekin jarraitu nahi dute aurrera, eta, ahal bada, 2020an antolatuko dute txapelketa. Pandemiak ez badu hori ahalbidetzen, 2021ean jarraituko dute.