Arrauna
Amaia Gezala: 'Biharkoa beste final bat izango da. Dena emango dugu'
ETE Ligan, Tolosaldea nagusitu da Castroko uretan, bigarren Hibaika. Zumaiak laugarren postuan amaitu du eta sailkapen nagusian, bigarren posturako bi puntuko abantaila du Gezalaren Hibaikak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Tolosaldeak eskuratu du garaipena Castroko estropadan. Bigarren izan da Hibaika, hirugarren Ondarroa eta Zumaiarrak laugarren postuan helmugaratu dira. Tolosaldearekin batera, Hibaika eta Zumaiaren artean dago jokoan igoerako play offetarako bigarren txartela. Gaurko estropadaren ostean, sailkapen nagusian Hibaikak bi puntuko abantaila du Zumaiarekiko. Amaia Gezala Hibaikako prestatzailearekin hitz egin dugu.