Zesta Punta
Markina-Xemeingo frontoia berriz itxaropenez bete da
L.E. | EITb Media
Finaleko sarrerak hilabete aurretik agortu dira eta pantaila handi bat jarriko dute frontoiaren kanpoko aldean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Markina-Xemeingo Unibertsitatean giroa erabat aldatu da. 25-30 urtean ikusi gabeko jendetzak erakarri ditu Grand Slam zesta-punta txapelketak. Karmen eguneko final handirako, hilabete aurretik agortu dira sarrerak eta pantaila erraldoi bat jarri behar izan dute frontoiaren kanpoko aldean. Gernikako Winter Seriesean hasitako olatuak segida izan du eta Estatu Batuetako frontoiak ixteak, Euskal Herriko zaletasuna berpiztu du.