Surfa
Garazi Sanchez: "Surfa nire aukera dela ikasi dut geldialdian, ez derrigor egin behar dudan zerbait"
Kepa Iribar | EITb Media
Surflari getxoztarra urtebete egon da txapelketatan parte hartu gabe, belauneko arazo bat tarteko. Pantingo (Galizia) txapelketan bueltatu da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Garazi Sanchez surflari getxoztarra urtebete egon da txapelketatan parte hartu gabe, belauneko arazo bat tarteko. Pantingo (Galizia) txapelketan bueltatu da.
Belauna osatzen jarraitu bitartean, pixkanaka txapelketen martxa berreskuratu nahi du.
32 urterekin, uste du oraindik badaukala indarrik zirkuitoan jarraitzeko, eta epe luzera Los Angeles 2028ko Olinpiar Jokoak ditu begiz jota.