Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

Ordiziako bertsoaldiak, finaleko osagaiekin eta Majori kiroldegian egosiak

Ordiziako Argi Berri Elkarteak eta Goierriko Bertsozale elkarteak elkarlanean prestatu zuten abenduaren 30ean Ordiziako Majori kiroldegian izandako bertso-saioa. "Goierriko Bertso eskolak 40 urte" lelopean, Amaia Agirre izan zen gaiak jartzeaz arduratu zena. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistetatik zapzi aritu ziren, Julio Sotok ordezkatu baitzuen Beñat Gaztelumendi. Presente izan zen noski Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala; gaurkotasun gaiak, umorerako eta jolaserako aukera. Entzun!