HERIOTZA
Bautista Madariaga Arantzako bertsolaria hil da
Madariagak 1967an Euskal Herriko final ezagun hartan kantatu zuen, Xalbadorri txistu egin zitzaion urtean. Nafarroako ordezkari bezala kantatu zuen final hartan, ordukoak Hitza jolas saioan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bautista Madariaga, Arantzako bertsolaria hil zen 92 urterekin ekainaren 28an. 22 urterekin egin zuen bere lehen plaza, 1948an, ingurukoek eta lagunek animatuta. Geroztik plazan dezente ibilitakoa zen, batez ere 60 eta 70 hamarkadentan.
Nafarroako bertsolaritzan katebegi garrantzitsua izan da Bautista Madariaga, etxean bertsozaletuta egin ziren bertsolari Bautista bera eta Salbador anaia. 1961ean Nafarroako txapelduna izan zen, eta 1967an EHko finalista.
Xalbadorri jotako txistuek itsusitu zuten final hartan, hantxe zegoen bera. Euskal herriko lurralde bakoitzetik bina bertsolarik hartzen zuten parte orduan, eta Nafarroako ordezkari gisa Migel Arozamenak eta Bautista Madariagak abestu zuten egun hartan. Final hartan kantatutako bertsoak entzun dituzte 'Hitza Jolas' saioan. Geroztik 1988an bertsolari egunean omenduak izan ziren Bautista Madariaga eta Salbador anaia.