MAIER-JON IGARTUA
"Zer moduz oporretan, Erratzuko herrian?" Jakin minez luzatu dio puntua osabak ilobari. Zer erantzun ote du?
Andoni Biainek, Maier eta Jon Igartuari bidali zien bederatzikoa osatzeko gonbita eta hauek onartu egin dute. Bederatzikoaren bidez oporretako kontuak kontatu eta kasu honetan kantatu dizkigute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hitza Jolas saioko bederatzikoak jauzika jauzika jarraitzen du. Oraingoan Maier eta Jon Igartua izan dira Anoni Biainek jarritako puntua erantzun dutenak. Hauek berriz Naiara Alberdi, eta Irati eta Maddi Telleriari bota die hurrengo bederatzikorako puntua. "Bota proposamen bat, berriz elkartzeko!". Guk proposamen garbia egingo dizuegu, bederatzikoarekin abuztu amaieran jarraitzea.