Ilargipean
'Zure maitasuna lortu nahi izanez gero', asteazkeneko 'Ilargipean'
Onintza Segurola
Euskadi Irratia
Hainbeste erakartzen gaituen pertsona horren maitasuna lortu ahal izateko gakoak emango ditu Agurtzane Ormaza sexologoak, gaueko 23:15etik aurrera 'Ilargipean' saioan.
Benetakoa izatea, amore ematen jakitea, detaileak edukitzea, umorea, xamurtasuna…
Ziur asko, hauek guztiak eta gehiago behar izango ditugu guk horrenbeste maite dugun horren maitasuna lortu ahal izateko. Eta askotan zalantzak sortzen zaizkigu halakoetan nola jokatu beharko ote genukeen pentsatzean. Agurtzane Ormaza sexologoak zalantza horiek uxatzen saiatuko da irratsaioan, eta hausnarketarako gaia hauxe: 'Zure maitasuna lortu nahi izanez gero…'.