Asteartean
Autoestimua eta sexualitatea, gaur, "Ilargipean" saioan
Agurtzane Ormaza psikologo eta sexologo klinikoaren bisita izango dute gaur Dani Arizalak aurkezten duen saioan, eta sexualitatea eta autoestimua izango dituzte hizpide.
Bizitzako arlo gehienetan bezala, autoestimuak, geure buruaz dugun pertzepzioak, zerikusi handia du gure sexualitatea bizitzerako garaian ere. Eta, nola ez, gure sexu-harremanetan, sexualitatea bizitzerakoan, oso garrantzitsua da autoestimua. Gai horixe landuko dute gaur gauean, 23:15etatik aurrera, Agurtzane Ormaza psikologo eta sexologo klinikoarekin Euskadi Irratiko "Ilargipean" irratsaioan.