Itxi

Ilargipean

'Hamaika tokitan nabil lanean' osteguneko 'Ilargipean'en

O.S.

Euskadi Irratia

Badira, batetik bestera, atsedenik hartu gabe ibiltzen diren pertsonak. Gaurko saioan eurekin egongo gara gaueko 23:15etik aurrera. Dani Arizalak aurkeztuta, 'Ilargipean'.

Askok, beharrezkoa dute eguneko ordu guztiak okupatuta edukitzea. Zortzi ordu lanean aritu ostean, antzerki taldean parte hartzen dute, aste-buruetan irtenaldiak antolatzen dituzte, lagunen tabernan lagutzen dute eta ONG ezberdinetan parte hartzen dute. Larunbat eta igandeetan libre dituzten bi ordu horietan, umeak entrenatzen dituzte!

Baina, badira, ala beharrez ibiltzen direnak. Gaizki ordaindutako lanak dituzte eta diru premia dutenez, lan bat bestearekin kateatzen dute: etxe, portal eta lokalak garbitu ostean, iluntze eta asteburuetan tabernan lan egiten dute.

Marian Iriondo Coacharekin batera pertsona horiei buruz hitz egingo dugu.