Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

Ez Dok Amairu, tradizioa eta modernitatea uztartu zituen kultur taldea

Euskal kulturgintzarentzat haize berria izan zen Ez Dok Amairuren sorrera 60ko hamarkadan. Frankismoaren ondorioz lozorroan zegoen euskal nortasuna berreskuratzea eta aldi berean modernitateari lehio bat zabaltzea helburu zuen egitasmo horrekin batera, gerora zeresan handia emango zuten artista gazte ugari ezagutu genuen. Musikagintzan izan zuen bere eraginik nabarmenena Ez Dok Amairuk. Garai hartako abestirik esanguratsuenen bilduma osatu dugu gaurko Kantu Kontarin.