Pilota
Jon Oiartzun: "Gure kirolak ezin du atzera geratu teknologia arloan, hau berri ona da"
Nafarroako Federazioak, Iruñeko Udalak, eta Audiovisual Anticontinente enpresak elkarlean Labrit pilotalekuan martxan jarri duten datu biltze sistema berritzaileaz aritu gara.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Denbora errealean, pilotariak kantxan jokoan direla, hainbat datu jasotzea ahalbideratuko du. FIFAk munduko txapelketan, UEFAk Txapeldunen ligan, edo NBAk bere partidetan erabiltzen duenaren parekoa dela esan dute.