Pilota
Oier Etxebarria: "Hauxe da pilota uzteko une egokia"
Kepa Iribar | EITb Media
Atzelari igorreztarrak profesional ibilbidea amaitutzat ematea erabaki du. Bateraezina bihurtu zaio pilotari gisa jardun beharra, Ormazabal enpresan duen ingeniari lanarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lau urte eta erdi eman ditu ASPE enpresan Oier Etxeberria atzelari igorreztarrak, eta promozio mailako binakako bi txapela irabazi ditu. 25 urterekin profesional bidea bukatu da beretzat, bateraezina zaiolako pilotari jarduna Ormazabal enpresan duen ingeniari lanarekin.