Kargatzen...
Itxi

Pilota

Jon Alberdi: "Ilusioa galdu dut aurrera jarraitzeko, kolpe handiak hartu ditut"

Kepa Iribar | EITb Media

Pilotari azpeitiarrak ez du jarraituko pilotan. Baiko enpresak urtebeterako egin dion kontratua ez onartzea erabaki du. Iaz bi txapela irabazi eta gero, ez duela horren ordaina jaso iruditzen zaio.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Binakako txapelketa irabazi ostean, bi aurrekanporaketa jokatu behar izan zituen buruz burukoan. Eta buruz buruko hori irabazi ondoren, binakakotik kanpo geratu zen. Enpresaren erabaki horiek eragin dute ilusioa galtzea. Aitortu digu azken urtean ez duela maila ona eman. Hemendik aurrera, frontoietan jarraituko du, anaia ikusiz eta afizionatu mailan jokatuz.

Audioak (1)