Kargatzen...
Itxi

Pilota

Jokin Altuna: "Pilotari hobea izaten lagunduko didaten gauzak ikasi ditut txapel honekin, harro nago"

Kepa Iribar | EITb Media

Lau t'erdiko txapela eskuratu berritan, amezketarrak bere sentipenen berri eman digu. "Sufrikarioa dexentea izan da" aurtengo txapelketan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lau t'erdiko txapela eskuratu berritan hitz egin dugu Jokin Altunarekin. Ezker sorbalda erabat osatu arte ez da berriz kantxaratuko amezketarra; ez daki 3, 4, edo 5 aste izango diren. Eskuz binakako txapelketako lehen jardunaldiak galduko ditu.

Audioak (1)