Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

Olasagasti: 'Marka on bat utzi nahiko nuke historiarako'

Joxe Mari Olasagasti prest dago larunbaterako. 20 oinbiko moztea ez da erronka makala, baina bera ondo aurkitzen da fisikoki eta animoz. Aurkaririk gabe arituko da, baina ez du motibaziorik falta: marka on bat utzi nahi du historiarako. Egurrekin arazoak izan ditu, moztu berriak dira eta ez berak nahi bezalakoak, baina hala ere San Filipo gaitzaren ikerkuntzarako dirua bilduz kirol ikuskizun ederra eskeini nahi du.