Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

Pinedo: ''Zaleen laguntzaz, kanporaketa aurrera atera dezakegu''

Bera Bera eskubaloi taldeak atzo Eslobakian 34 eta 29 galdu zuen. Datorren igandean dute itzuliko partida Donostian eta bost goleko errenta irauli beharko dute. Eli Pinedok, kapitainetako batek, Joxe Mari Apaolazari esan dio zaintzako lana indartu beharko dutela, ezohikoa delako Bera Berak partida batean 34 gol hartzea. Zaleen laguntzarekin kanporaketa aurrera atera lezaketeela uste du.