Your browser doesn't support HTML5 audio.
Martin Lemaire gaztea: "Xantza dugu Lurzaindia laguntzeko prest dugulako"
Lurzaindiak 4 hektarea lur erosi ditu Donibane Lohizunen eta bertan kokatuko da Martin Lemaire laborari gaztea mahastia jarri eta arno biologikoa ekoizteko. Egun lupulua biltzen ari da, "Arkatza" garagardoa ekoizten baitu, baina bere ibilbidea sagardotik hasi zela ere kontatu digu. Lurzaindiako kidea da Dominique Amestoy eta gurean izan da elkarteak egiten duen lana ezagutarazteko. Gainerakoan Ipar Euskal Herrian zaldiekin gertatzen ari denaren berri ere jaso dugu. Jakoba Errekondok entzuleen galderak eta zalantzak argitu ditu astero gisan.