Your browser doesn't support HTML5 audio.
ONIK proiektua eta Antzuolako AMATXO
Uztailaren 5 eta 6an "Ongi etorri baserrira" ekimena izango da eta Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat etxaldetako ateak zabalduko dira bisitarientzat. Besteak beste hainbat bisitari espero dituzte Antzuolako AMATXO gaztandegian. Txomin Alberdik eman dizkigu euren gaztandegiaren inguruko xehetasunak. Gaur ezagutu dugun beste proiektua ONIK izan da; sendabelarrak ardatz hartuta, Lazkaoko Bieztinberri baserrian Ainitze Salak abiarazi duen proiektua da. Garatzen hasi berria bada ere, baserrian orain arte egin duten lanaz eta sendabelarrekin egin genitzakeenez aritu zaigu.