Landaberri
Perretxikoak, Etxalarko usategiak eta Biarrizko Lurrama
Miramon
Perretxikoak batzeko zaletasun handia dago, baina ezagutzen al ditugu? Istripuak nola saihestu ikasi dugu. Eta, Etxalarren ere egon gara usategiak ezagutzen.
Udazkena perretxiko garaia izan ohi da. Baina zer punturaino ezagutzen ditugu biltzen ditugun perretxikoak? Urtero istripuren bat gertatzen da perretxiko pozoidunak jateagatik. Horrelakoak ekiditeko eta onddoak eta perretxikoak ezagutzeko, erakusketa antolatu dute igandean Usurbilgo Txapeldun taberna aurrean.
Bestalde, Biarrizko Lurrama azokan ere izango gara. Ostiraletik igandera ospatuko da Biarrizko Irati aretoan. Zortzigarren Lurrama azokak 'Ama Lurra zain dezagun' leloa izango du.
Eta Etxalarren ere egongo gara larunbatean. Hurrengo egunean, igandean, usategien eguna ospatuko da, eta, ohiturari jarraituz, jende asko joango da bertara usoak sare bidez zelan harrapatzen dituzten ikustera.