Itxi

Landaberri

Bertako eta garaiko produktuak eta azokak hizpide larunbatean

Kontsumo taldeekin bertoko eta garaiko produktuen garrantzia azpimarratuko dugu, eta Etxebarrin egongo gara, hileko lehen azokan.

gaztainak

Kontsumo taldeekin, bertoko eta garaiko produktuen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Kalitate hobea duten produktuak izateaz gain, gure baserritarren etorkizuna bermatzen dugu horrela erosita. Ondoren, Etxebarrira joango gara. Gorbeialdeko ekoizleak bertan bilduko dira aurrerantzean, hileko lehen igandean, euren produktuak saltzeko. Lehenengo azoka, igande honetan, abenduaren 1ean, egingo dute.