Itxi

Landaberri

Pinudi bat ateratzeko modu berezia eta Sagardo Apurua hizpide

Uzturre mendian garabia baten bitartez eta kable baten bitartez ari dira pinuak ateratzen. Bestalde, hurrengo asteburuan Donostian ospatuko den Sagardo Apuruaz hitz egingo dugu larunbatean.

Erronka Espino

Tolosako Uzturre mendian 24,4 hektareako pinudi bat modu berezi batean ari dira ateratzen: garabi baten bitartez eta kable batekin ateratzen ari dira enborrak. Modu horretan, lurzoruan kalte gutxiago eragiten dute eta behetik hazten ari diren zuhaitz autoktonoak babesten dira.

Bestalde, Sagardo Apurua 2013 ospatuko dute abenduaren 27, 28 eta 29an Donostian, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta. Kupelak lehenengoz ireki eta sagardoa dastatzeari deitzen zaio Apurua.