Landaberri
Esne behi eta erremolatzarentzat ez da laguntza berezirik izango
PAC edo Nekazal politika bateratuaz hitz egin da Madrilen; hartutako erabakiez hitz egingo dugu larunbateko Landaberrin; eta ondoren Arabarako joango da boilur ekoizle batekin hitz egitera.
PAC edo Nekazal politika bateratua hizpide izan da aste honetan Madrilen. Datozen zazpi urteetarako zenbaki nagusiak finkatu dituzte. Jaurlaritzak egiten zuen eskaeretako bat ez da bete: ez da laguntza berezirik izango esne behi eta erremolatxaren sektoreentzat.
Bestalde, neguko boilurraren bilketa hasita dago. Arabara joango gara larunbatean eta bertako ekoizle batekin hitz egingo dugu. Boilurraren sekretu guztiak jakiten saiatuko gara.