Landaberri
Nekazaritza eta abeltzatza ekologikoan bizi nahi dutenentzat, aukera
Gipuzkoako Foru Aldundiak 6 lur sail esleituko ditu. Bestalde, larunbat honetan, Iparragirre sagardotegiko nagusiarekin hitz egingo dugu; Sagardo Gunea aurkeztuko digu.
Larunbat honetan bi gai nagusi izango ditugu hizpide Landaberri saioan. Horietako bat Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen bat: sei lur sail esleituko ditu nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoan bizi-modua aurkitu nahi dutenen artean. Lau lur sail baratzagintza lantzeko; lur sail bat animalia txikien hazkuntzarako izango da (untxiak, oiloak..) eta, azken lur saila, abeltzaintza lanetarako izango da (ardiak, behiak…)
Bestalde, Iparragirre sagardotegiko nagusiarekin ere hitz egingo dugu. Sagardo Gunea aurkeztu du Arantxa Eguzkizak bere sagardotegian. Urte osoan zehar egongo da zabalik Iparragirre sagardotegiko Sagardo Gune hori eta, besteak beste, munduko sagardo ezberdinen katak egingo dituzte.