Landaberri
Arabako Errioxan oliba bilketa hasi da
Larunbatean 09:00etatik 10:00etara Arabako Errioxako olibaz hitz egingo du Onintza Segurolak 'Landaberri' saioan Iker Diez de Cerio Olio eta Olibondoaren Mahaiko teknikariarekin.
Mahatsarena bezain ezaguna ez bada ere, gero eta garrantzi handiagoa duen ekoizpena da olioarena. 380 hektarea olibondo daude Arabako Errioxan, eta iaz 400.000 kilo oliba bildu ziren. Aurten, kopuru hori hobetzea espero dute. Iker Díez de Cerio Olio eta Olibondoaren Mahaiko teknikariarekin dugu hitzordua egina aste honetako 'Landaberri' saioan.