Landaberri
Sagarraren eta mahatsaren txinpartak larunbateko Landaberrin
9:00etatik aurrera Onintza Segurolak aurkeztutako Landaberrin Txotx denboraldiaren hasieraz eta San Anton egunez Getariako txakolina jatorri izendapenak aurkezten duen txakoli uzta berriaz arituko da
Gure bi edari kuttunenak protagonismo berezia izan dute aste honetan. Asteazkenean, Astigarragan, TXOTX egin zen eta sagardo denboraldiari hasiera eman zitzaion. LOREAK filmeko hiru emakumezko protagonistek dastatu zuten lehen sagardo berria.
Larunbat honetan, berriz, txakolina izango da erregiña! Urteroko legez, San Anton egunez, Getariako Txakolina jatorri izendapenak uzta berria aurkeztuko du Getarian. Sei euroren truke, bost txakolin ezberdin dastatu ahalko dira. Hegaluze eta antxoa pintxoak ere egongo dira.