Larunbatean
Gipuzkoako azokak vs Londresko azokak, 'Landaberri'n
G.U.
Tolosa eta Ordiziako ekoizle, azoka-teknikari eta udal ordezkari talde bat Londresen izan berri da, hango azokak nolakoak diren ikusi eta haietatik Gipuzkoara zer ekar litekeen ikertzeko.
Gipuzkoako azokak eta Londreskoak alderatuko dituzte larunbat honetan 'Landaberri' saioan. 09:00etatik 10:00etarako tartean, Arantxa Arzak Arantxa Garaiburu, Larte Gaztandegiko ekoizlea, elkarrizketatuko du; izan ere, Tolosa eta Ordiziako ekoizle, azoka-teknikari eta udal ordezkari talde bat Londresen izan berri da, hango azokak nolakoak diren ikusi, eta haietatik Gipuzkoara zer ekar litekeen ikertzeko. Han ikusitakoa kontatuko dio Garaiburuk Arzari.
Bestalde, Edu Malagon ekonomialariak Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle talde batekin aztertzen dihardu gure herrietako azokek inguruan duten eragin ekonomikoa zenbaterainokoa den. Nola ari diren azalduko digute. Jakoba Errekondok, gainera, landaketaz hitz egingo du.