Arrantza Erreketan
Amuarrainak asko gutxitu dira azken urteotan
Joxe Miguel Mitxelenak amuarrainak harrapatzeari aspaldi utzi zion, Nafarroako erreketan asko gutxitu direlako azken urteotan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Maiatzaren lehen egunetik, amuarrainetarako epea irekia dago. Nafarroa eta Gipuzkoako erreketan amuarrain arrantzan aritzen direnak, 4.000 lagun inguru dira. Horietatik batzuk, arrantzu erabatekoan aritzen dira, 2.500 inguru, besteak, amuarrainak harrapatu eta berriz uretara boatzen dituzten modalitatean, 1.500 inguru.
Arrantzaleak badira, urak ere bai, epea ireki da, baina amuarrainak falta dira. Gero eta amuarrain gutxiago dira Baztan Bidasoa, Oria Urumea eta Arga Ultzamako uretan. Eta hori oso ongi daki Joxe Miguel Mitxelenak. Hondarribitarra izatez, Beran bizi da orain.