Azaroak 19, larunbata
Munduko gaztak epaitu dituen gastronomoa, Mikel Zeberio, 'Landaberri'n
A.A.
EiTB
Artzai Gazta Elkarteari oso lotuta dago, eta mundu osoko gastronomia aski ezagutzen duen kritikari gastronomikoa da Zeberio. Kursaalen mundu osoko gaztak epaitu dituen taldean aritu da lanean.
Mikel Zeberio izango dugu gonbidatu 'Landaberri' saioan, larunbatean. Artzai Gazta Elkarteari oso lotuta dago, eta mundu osoko gastronomia aski ezagutzen duen kritikari gastronomikoa da. Donostiako Kursaalen, International Cheese Festivalen baitan, mundu osoko gaztak epaitu dituen taldean aritu da lanean. Arantxa Artzarekin arituko da solasean.
Tolosako babarrunaz ere arituko gara, baita gorostia babesten duen legeaz ere. Pello Zabalak datorren asteko eguraldia iragarriko du, eta entzuleek baratzegintzaz izan ditzaketen zalantzak argituko ditu Jakoba Errekondok.
Larunbatean, 09:00etatik 10:00etara, 'Landaberri'.
, 'Landaberri'.