Kargatzen...
Itxi

Landareen osasuna

Azeri buztanaren ura nola egin

AA|Euskadi Irratia

Oso ona da landareak indartzeko eta gaitzei aurre egiteko. Hamarraren formula azaldu digu Jakoba Errekondok.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azeri buztanaren ura oso ona da landareak indartzeko. Nola egin?

Kilo bete belar gordina 10 litro euri euritan sartu eta kanpoan utzi metalezkoa ez den ontzi batean. Egunero makil batekin ondo nahastu beharko dugu oxigenatzeko. Hamar bat egunetan egina egongo da, aparra sortzen ez bada. Azeri buztanaren minda edukiko genuke honela. Gero, iragazi, belarra kendu eta ur garbia utzi. Azkenik, hortik litro bat hartu eta 10 litro ur garbirekin nahastuta prest legoke landarea bustitzeko.

Audioak (1)