Bizkaiko emakume baserritarrak
Lea Artibaiko bi emakume baserritarren egunerokoan sartu gara, euren zailtasun eta pozak kontatu dizkigute
Arantxa Arza | EITb Meida
Bidane Baskaran artzaina eta Bakene Markiegi idi eta zaldi zaintzailea izan dira protagonista Markina Xemeinen egin dugun juntadizoan. Lea Artibaiko azoka nagusiak eraman gaitu hara.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nerea Urrutibeaskoa Lea Artibaiko landagarapeneko elkarteko arduradunak lagundu digu topaketa hau antolatzen. Bi baserritar gazteok gustura daude baserriko lanarekin eta bizimoduarekin baina ez dizkigute ezkutatu gaur egun dituzten mugak: lotura handia dakar baserriko lanak eta baita burokrazia ere. Ordu asko eskaini behar izaten dizkiote lan burokratikoari eta ez dute hori egingo duen norbait kontratatzeko modurik.