Kargatzen...
Itxi

Sagardo bereziak

Maore Ruiz: "Sagarrez eta beste fruitu batzuz, egiten dugu sagardoa, % 100 naturala"

Arantxa Arza | EITB Media

Bizio horretan aritzen da: sagar, haran, gerezi ... denak nahastu eta sagardoak egiten dituzte. Kontserbanterik gabeak eta burbuiladunak, eta horregatik txotxik ez egitea gomendatzen dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ezaugarri bereziak ditu sagardoa egiteko modu honek: Ez dute euren dolarerik, ezta upategirik ere.  Gaur gaurkoz, Hernaniko Zelaia Sagardotegiko azpiegitura baliatzen dute.

% 100 naturalak dira edariak, ez diete kontserbatorik botatzen. Apardunak dira, boteilan bertan artzitzen dituzte eta horregatik Txotxik ez egiteko gomendioa ematen dute.

Etiketako marrazkiak ere bereziak dira. Esaten dute, etorkizuneko sagardozaleengana iristeko modu bat dela etiketa estilo diferente hori. Bizio.eus helbidean topatuko duzue informazio gehiago.

Audioak (1)