Kargatzen...
Itxi

Erle eta eztigintza

Jon Etxeberriak hiru ezti berri aurkeztu dizkigu: gurbitz-eztia, koltza-eztia eta huntz-eztia

Aranxta Arza | EITb Media

Ataungo eztigileak liztor beltzarekin duten kezka izugarriaz ere hitz egin digu eta era berean, nabarmendu digu gaur egun jendeak ez duela eztia eskatzen, ezaugarri eta zapore bereziko eztiak eskatzen dituela. Zer eskatzen ari den jakitun da eroslea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Liztor beltzaren beldurrez, erleak Aralar mendira eramaten ditu Jon Etxeberriak eta han huntzaren lorez egin dute erleek eztia. Ezti berri hori eraman du azokara Jon Etxeberriak. Bestalde ezustean gurbitz-eztia topatu dute erlauntzak garbitzera joanda... oso berezia dela onartu du Etxeberriak: "edo asko gustatzen da edo batere ez. Baina inor ez du indiferente uzten".

Ekoizten duen baino askoz ere gehiago salduko lukeela ere onartu du, horregatik utzi dio, beste arrazoi batzuren artean, Tolosako azokara joateari eta gaur egun Ordiziakoan bakarrik saltzen du "Gozatu" eztia.

Audioak (1)