Sendabelarrak unibertsitatean
Igor Horrillo: "Morfina, digoxina, kodeina… sendabelarretan jatorria duten botikak dira"
Aranxta arza | EITb Media
EHUko Farmazia Fakultateko irakasleak azaldu digu nola, erauzten dituzten sendabelarretatik hainbat osagai aktibo, gero botikak egiteko. Kuku praketatik adibidez digoxina eratortzen dute bihotz gutxiegitasuna tratatzeko botika lortuz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Fitoterapia eta farmakoterapia bereizten ikasi dugu Igor Horrillo irakaslearekin. Sendabelarrek ikuspegi zientifikotik duten balioa zein den agertu digu elkarrizketa honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakulteko irakasleak.