Zumitza nola landu
Zumitza, mimena... ederra bezain erraza ugaltzeko
Aranxat Arza | EITb Media
Bere malgutasunagatik lokarritarako erabiltzen zen lehen; gaur egun, horretarako ez, baina ikus liteke Euskal Herriko paisaian zumitza. Kolorez aldatzen doan eran, koadro zoragarriak sortzen ditu inguruan.
Toki humelekoa da zumitza edo mimena. Hezetasuna maite du eta oso erraz ugaltzen den landarea da.