Amillubi proiektua
Amillubi baserrian porru-landarea eta arto-babak ereiteko lurra prest dute
Arantxa Arza | EITB Media
2023ko amaieran martxan jarritako proiektua gorpuzten ari dira Zestoako Amillubin. Ane Rivas Biolurkidearekin itzulia egin dugu baserriaren jiran: laborantza ekologikorako porru landarea landuko dute, kosta egiten baitzaie hori eskuratzea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Udaberriko Lurra Taupaka festa egingo dute Maiatzaren 11an Amillubin. Ateak zabalduko dituzte inguratu nahi duten guztiei proiektua aurkezteko. Uneotan baserrian argindar sarea indartzen ari dira, belardiak ebaki eta bolak eginak dituzte, sagarrak loretan dira, baratzean porru landarea egitera doaz eta soroa iraulita dute artoa eta babarruna ereiteko.
Nekazaritza ekologikoan aritu nahi dutenentzako proiektua gorpuzten ari da eta horren testigu izan gara Landaberrin.