Euskadi Irratia

Dardaren interpretazioa Dardaren interpretazioa

Your browser doesn't support HTML5 audio.

Dardaren interpretazioa

Olerti Etxeak Harkaitz Canoren Dardaren interpretazioa poema antologia plazaratu zuen 2004an. Liburu hori dago izen bereko diskoaren inspirazio iturrian: "Dardaren interpretazioa" (2008). Haren testuetatik edanda 13 pieza instrumental sortu zituen Joserra Senperenak. Pianoa beti ardatz hirukote formatuan, Pedro Barceló bateriarekin eta Miguel Rodrigáñez kontrabaxu-jotzailearekin batera. Madrilgo Trak estudioan grabatu zuten  Jose Mª Rossillo teknikariaren ardurapean.