Lizardiren Baratza
'Jainko txiki eta jostalari hura' ikuskizuna izango dugu hizpide
Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak, Bingen Mendizabalek, Mikel Valverdek eta Kirmen Uribek aurrera eraman duten ikuskizunaz arituko gara 'Lizardiren Baratza' saioan larunbat iluntzean.
'Jainko txiki eta jostalari hura' izeneko lanak argia ikusi du zuzeneko ekitaldietan, hala nola, disko-liburu formatuan. Beraz, diskoan dauden kantak eta poemak entzungo ditugu larunbat honetan 'Lizardiren Baratza' saioan.
Horrez gain, Antonio Casado da Rochak bigarren kapitulua ekarriko du 'Paisaiaren Poetikak' izeneko atalera, eta gure paisaia politikoarekin, irratiarekin eta aktualitatearekin oso lotuta dagoen Kirmen Uriberen beste poema bat emango dugu: 'Irrati txikia'.