Itxi

Lizardiren Baratza

'Espriu euskaraz mintzo', gaur, 22:00etan, 'Lizardiren Baratzean'

Ehun urte bete ziren iaz Salvador Espriu jaio zenetik. Gerardo Markuleta poeta eta itzultzaileak eta Jabier Muguruza musikariak Donostian eskaini zuten emanaldiaren zati batzuk gaur, 22:00etan.

Gerardo Markuleta poeta eta itzultzaileak eta Jabier Muguruza musikariak 'Espriu euskaraz mintzo' kontzertu-irakurketa eskaini dute Ernest Lluch Kultur Exean. Ikuskizun horrek abiatu du Ernest Lluch Kultur Etxeko Erakusleihoa programaren denboraldi berria.

Ehun urte bete ziren iaz Salvador Espriu jaio zenetik. Artista kataluniarraren jaiotzaren mendeurrenean, Cervantes Institutuak Madrilen haren omenez ekitaldi bat egitea proposatu zion Etxepare Institutuari, eta Etxepare Institutuak emanaldi bat egitea proposatu zion Gerardo Markuletari, Espriuren itzultzailea baita.

Saio hura Cervantes Institutuko egoitza nagusian egin zen. Madrilgoan ez ginen izan, baina bai Donostiakoan. Gaur, 'Lizardiren Baratzean', besteak beste, 'Espriu euskaraz mintzo' saioan grabatutako zati batzuk entzungo ditugu.