Lizardiren Baratza
Arabiar poesia gaur, 22:00etan, 'Lizardiren Baratzean'
'Bertso librea' mugimenduko Nizar Kabbani siriarra, Muhsin Al-Ramli irakiarra eta Mahmud Darwish poeta palestinarra entzun ahalko dira Jose Luis Padronek zuzentzen duen 'Lizardiren Baratzean'.
Nazik al-Malaika poeta irakiarrak “Bertso librea” izena eman zion arabieraz idatzitako poesia goitik behera aldatu zuen mugimenduari. Joan den mendeko 40ko hamarkadan sortu zen gaiak eta moduak eraberritzeko ahalegin betean, baina tradizioarekin erabat eten gabe. Kide aitzindari horietako batzuk ditugu Nizar Kabbani siriarra, Muhsin Al-Ramli irakiarra eta Mahmud Darwish palestinarra.
Lorategi bat agertuko da gaur, 22:00etan, 'Lizardiren Baratzean', harea gainean: arabiar poesia garaikidearena.