Lizardiren Baratza
'Ilargiaren alde erantzia', gaur, 22:00etan, 'Lizardiren Baratzean'
Harkaitz Cano, Petti eta Joxan Goikoetxearen Ilargiaren alde erantzia, Pello Zabalaren esperientzia eta Josune Muñoz, 'Lizardiren Baratza' saioko protagonistak.
Harkaitz Canok, Pettik eta Joxan Goikoetxeak ikuskizuna estreinatu dute ‘Gutun Zuria’ literatur jaialdian, Bilbon. Ilargiaren alde erantzia izeneko saioa estreinatu dute, aurten erotismoa ardatz izan duen jaialdirako.
Gauza asko dakizkigu ilargiaz, baina beste asko oraindik ez. Gauza asko erakusten dizkigu ilargiak, baina beste asko oraindik ezkutatzen. Piztu egiten zaizkigu galderak zeruko argi eder horri begira, eta horietako batzuk azaltzen saiatuko da 'Lizardiren Baratza' saioaren bueltan Pello Zabala, bere esperientziatik abiatuta.
Bestalde, Josune Muñoz irakasleak emakumezkoen euskal poesiaren lehen podium-a osatuko du.
Hori guztia, eta zerbait gehiago, gaur, 22:00etan.