Your browser doesn't support HTML5 audio.
Julen Arexolaleiba: 'Sarrionandiak bi ikastaro emango ditu'
EKT, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoak bostgarren edizioa izango du datorren ikasturtean. Formatu aldetik, nobedadeekin dator gainera, aste barruko ikastaroak beharrean asteburuan izango baitira. 40 aditu eta aritu bildu dituzte irakasle lanetan, tartean Joseba Sarrionandia idazlea. "40etako bat da Sarrionandia, eta bai berak eta bai guk, normaltasunez ikastaroak ematea nahiko genuke", nabarmendu du Mezularian Julen Arexolaleiba EKT-ko koordinatzaileak. Juan Jose Ibarretxe edo Jesus Egiguren ere izango dira ikastaroetan, besteak beste. Izen ematea irekia dago HUEZIren web orrian.