Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

Haizea Ziluaga: ''Legez, epaileak ezin die ezetz esan presoen eskariei''

EPPK kolektiboko 50 presok banakako eskaerak egin dizkiote espetxe zaintzako epaitegiari euren etxetik gertuko espetxeetara hurbiltzea eskatuz. Haizea Ziluaga abokatuak esan digunez, gaixo dauden presoak, 70 urtetik gorakoak eta 20 urtetik gora espetxean daramatzatenak dira eskaerak egin dituztenak. Sakabanaketak euren eskubideak urratzen dituela azaldu dute idatzietan. Idatzi bakoitza ezberdina dela esan du Ziluagak, preso bakoitzaren kasuan oinarritua. Legez arrazoi guztia dutela ziur da abokatua, eta behar balitz, ez du baztertzen Europara ere jotzea.