Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

Lapurtera klasikoan idatzitako lehen liburua aurkitu dute Danimarkan

Esteve Materrak 1617an argitaratutako Doctrina Christiana liburua aurkitu du Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Aziti Bihia elkarteak, Danimarkako Errege Bibliotekan. Elkarteko ikerlari Borja Ariztimuñok harrituta hitz egin du Mezularian, nola ez duen aurretik inork liburua aurkitu. Dagoeneko argitaratzeko edizioa prestatzen ari dira.