Itxi

Eboluzioa

Zergatik da gizakia monogamoa?

B.F.

EiTB

Elhuyarreko Ana Galarragaren tartean, gizakiaren monogamia azaltzen saiatzen den hipotesietako baten inguruan mintzatu gara.

Elhuyarreko Ana Galarragaren tartean, gizakiaren monogamiaz mintzatu gara. Anak ‘Mezularia’n azaldu digunez, Kanadako Waterloo Unibetsitatean aurkitu dute galdera horri erantzuteko hipotesi bat.

Gizakiaren monogamiaren inguruko ikerketa asko daudela esan digu Ana Galarragak. Izan ere, ohituraz eta kulturaz, nahiko ezohikoa da giza talde batek monogamia bultzatu eta poligamia zigortzeko prozesu naturala abiatzea. Ugaztunen artean, adibidez, % 9 baino ez da monogamoa. Hala ere, gizakiaren eboluzioak horretara jo badu, abantailak dituelako egin duela argitu digu Anak.

Kanadako Waterloo Unibertsitateko ikerlariek historiaurrea hartu dute ikerketaren oinarritzat. Garai hartan, nekazaritza sortu aurretik, ehiztari-biltzaileen jarrera aztertu dute. 30 pertsona inguruko taldetan bizi ziren gizaki haien artean, sexu bidez transmititzen diren gaixotasunek nabari eragiten zuen taldearen hedapenean. Poligamiak gaixotasun horiek zabaltzea ekartzen zuen eta taldeak desagertu egiten ziren. Hartara, taldearen biziraupena bermatzeko, bikote monogamoak osatzen hasi ziren.

Duela 14.000 urte zeuden sexu bidezko gaixotasunei dagokienez, Ana Galarragak esan du gaur egun gure artean ditugun gaixotasunen aldaerak zirela. Adibide gisa, hiesa primateetatik gugana salto egin duen birusa dela argitu digu Ana Galarragak.

alarragak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)