Itxi

Material didaktikoa

Transexualitatea euskaraz lantzeko material didaktikoa argitaratu dute

B.F.

EiTB

Aingeru Mayor sexologoa 'Mezularia'n izan da, Chrysallis Euskal Herria elkarteak argitaratu berri duen materialaz mintzatzen.

Eskoletan, transexualitatea lantzeko materialaren falta sumatzen dute Euskal Herriko hezkuntzako profesionalek. Gabezia honi aurre egiteko asmoz, ikastetxeetan transexualitatea lantzeko material didaktikoa osatu du Chrysallis Euskal Herria elkarteak, Aingeru Mayor sexologoaren laguntzarekin.

Material didaktikoa duela bi egun argitaratu zuten Facebook bidez, eta jada, 140.000 pertsonek ikusi eta 10.000 erabiltzaileek elkarbanatu dute dokumentua. Aingeru Mayorrek ‘Mezularia’n esan digunez, oso beharrezkoa zen material honen harrera oso positiboa izan da.

Sexologoak Euskadi Irratiko saioan argi utzi nahi izan du sare sozialetan bolo-bolo dabilen materiala zirriborro bat dela. Elkartearen asmoa, ikastetxeetan frogatu, eta haur eta irakasleen iruzkin eta ekarpenekin materiala osatzea da. Edukiaren nolakotasunari dagokionez, fitxa oso sinpleak direla esan digu sexologoak, baina “sinpletasun horren atzean kontzeptualizazio lan sakona” dagoela.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)