Itxi

Leartiker

Gaxure zer den jakin dugu MADE IN BASQUE atalean

Gazta egiterakoan sortzen den gazura erabiliz krema egin du Leartikerrek.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ardi esnea berrerabiltzeko modua aurkitu du Markina-Xemeingo Leartiker ikerketa zentroak. Gazta egiterakoan sortzen den gazura krema bihiurtu dutela azaldu digu Leartikerreko Malen Sarasuak.

Lehen, gazura ganaduari ematen zaitzaion. Gaztandegietan arazoak sortzen zituen eta horri irtenbidea eman nahian hasi ziren ikertzen. Emaitza, marroi koloreko krema izan da.

Produktu berria Bartzelonako Alimentaria azokara eraman berri dute eta han jendeak ongi hartu duela azaldu du Sarasuak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)